TOKI - ALAI 5. A

2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

ZORIONAK eta URTE BERRI ON!!

ZORIONAK eta URTE BERRI On!!

Argazkian klik egin eta sorpresa txiki bat aurkituko duzue.

Ondo pasa.

Muxu handi bat

Charo

2013(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

2013(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

ZATIKETAK

Nork esaten du zatiketei beldur diegula?

Bi zifrako zatitzaileekin  zatiketak egiteko. marrazkian klik egin.

Hiru zifrako zatitzailearekin animatzen bazara. Egin klik hemen.

Zer moduz atera zaizu?

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

MURGIL ZAITEZ ZIENTZIAN!!

DATORREN OSTIRALEAN AZAROAK 8 eskolan zientzia eguna ospatuko dugu.

Gure jaialdia martxan dago.

Zientzia egunak erakutsiko dizu du zientzia eta teknologia ez direla batere aspergarriak, sorpresaz beterik daudela eta eguneroko bizitzan gure begien aurrean ditugula. Tresna zientifikoak erabiliz, elementu desberdinekin esperimentatuz, fenomeno batzuk nola sortzen diren ikasiz.
Euskadiko hiriburu guztietan ospakizun ederrak antolatu dira. Azaroaren 6tik 10era bitartean, adin guztietako pertsonei zuzendutako jaialdi handi hau ospatuko da, gizartearen eta zientziaren eta teknologiaren arteko zubiak lantzeko aukera emango diguna. ospakizun ederrak antolatu dira ere. Aste oso bat ekintzak beterik izango dugu zientzialariekin hitz eginez eta beraiei nahi duzuna galdetuz deskubrituko duzu. Abenturaz betetako mundu liluragarri bat bisitatu duzunaren uste osoarekin aterako zara hemendik.
DONOSTIAKO egitaragua hemen duzu. Lotura honetan klik egin eta informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzu.

Jon Kepa Eurekarekak esperimentuak egingo ditu.
azaroak 9, larunbata (euskaraz).
Ordua:   12:00 – 13:00

Esperimentu zientifikoak Jon Kepa Eurekaren eskutik from UPV/EHU on Vimeo.

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

EUSKADIKO IBAIAK

Gaur gelan ibaiak lantzen hasi gara. Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira, eta Kantaurira doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Izenak eta kokapenak ikasteko bi joku dituzue. Mapen gainean klik egin eta ea zer moduz moldatzen zareten.

2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

GURE MENDIAK

Mapa honekin jolasteko aukera izango duzu,
Bertan landu ditugun zenbait mendi eta mendi lerro azaltzen dira.

Zenbat puntu lortu duzu? Egiteko zenbat denbora erabili duzu?

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

OTSOA ARDIA eta AZA

Merkatutik itzultzen da artzain bat bere azken erosketak egin ondoren. Hau da erosi duena: otso bat, ardi bat eta aza eder bat ere.
Etxera joateko ibaia zeharkatu behar du eta  barku bakar eta txikia duenez, bidai bakoitzean, aza bakarrik edo animalia bakar bat pasatzeko aukera dauka .
Ondo dakizun bezala, inongo zaintzarik gabe, otsoak ardia jango zuen gustura, eta ardiak aza.
Etxera erosketa guztiak eraman ditu. Nola lortu du?

Lotura honetan jolasteko aukera izango duzu.

2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

EUSKADI

Bideo honetan Euskadiko zenbait toki, ekintza, pertsona, jai... azaltzen dira.

Zenbat toki ezagutzen duzu?

Sukaldaritza oso inportantea da gure Herrian. Agertzen diren sukaldarien artean baten bat ezaguna da zuretzat?

Nor da Agustin ibarrola? eta Eduardo Chillida?

Natura miregarria da gure inguruan: Turismo arduraduna izango bazenu zer aholkatuko zenuke bisitatzeko?

Ondo pasa eta disfrutatu udazken zoragarri honekin.

2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

PROBLEMA

Euskadi Irratian Matematikari batek, Raul Ibañezek, matematika eta bizitzari buruz hitz egiten du. Irratsaioa asko gustatzen zait eta aukera dudanean entzun egiten dut.
Guk egiten dugun bezala, astero,  problema bat proposatzen dute jendeak erantzuna bidaltzeko.
Beheko lotura horretan logika joko dibertigarri bat duzue. Igeltxoak mugitu behar dira toki batetik bestera.
Lortu al duzue kolore berdinekoak beste aldera pasatzea?
Frogatu etxekoek duten trebetasuna.

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna

ALBAREN PROBLEMA

Amaiak 43 txikle ditu, eta bere etxera zihoala, euro bat aurkitu zuen.
Txikle batek 5 zentimo balio badu, zenbat txikle erosiko ditu 1 eurorekin?
Zenbat txikle ditu batera?

Alba

2013(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

IRUN eta HONDARRIBIA

Kaixo 5. B zerbait ikasteko asmorik bai?

Hemen doakizue bideotxo bat ea gustoko duzuen! Irun eta Hondarribikoa.

BEA

<object class="BLOGGER-youtube-video" classid="clsid:D27CDB6E-AE6D-11cf-96B8-444553540000" codebase="http://download.macromedia.com/pub/shockwave/cabs/flash/swflash.cab#version=6,0,40,0" data-thumbnail-src="http://img.youtube.com/vi/dD38UkS6Lhg/0.jpg" height="266" width="320"><param name="movie" value="http://youtube.googleapis.com/v/dD38UkS6Lhg&source=uds" /><param name="bgcolor" value="#FFFFFF" /><param name="allowFullScreen" value="true" /><embed width="320" height="266"  src="http://youtube.googleapis.com/v/dD38UkS6Lhg&source=uds" type="application/x-shockwave-flash" allowfullscreen="true"></embed></object>

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

PLANOAK

Maite etxetik (puntu gorria) irten da. Hiru kale (lauki) ibili ditu hegoalderantz eta
gero bi kale mendebalderantz.
Zein lekutara heldu da?

Zer egin behar du Polikiroldegira joateko?

2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

KALKULATZEN

Eguneroko bizitzan eten gabe kalkuluak egiten ditugu.

Burua trebatzeko lotura honetan zenbait ariketa aurkituko dituzu.

Zer moduz atera zaizu?

Zenbat ariketa egin dituzu?

ONGI ETORRI!

Hogeita lau neska mutilek kurtso berri honi hasiera ematen diote.
Urduritasun punttu bat eta ilusio handia sumatzen da.
Dena estrenatzeko dago: arkatzak, margoak, kuadernoak...kurtsoa eta zikloa.
Proiektu ederra dugu aurrean:  ikasi,   ikasten dugunarekin gozatu eta ikasteko gogo gehiago izan. Eta garrantzitsuena elkarren arteko elkarbizitza, hau da, pertsona  hobeagoak izatea.
Ahalegin guztiak egingo ditugu proiektua hau, aurrera ondo eramateko.

Blog honekin gelako atea zabaltzen dugu.

ONGI ETORRI!!