TOKI - ALAI 5. A

2013(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

EUSKADIKO IBAIAK


Gaur gelan ibaiak lantzen hasi gara. Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira, eta Kantaurira doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Izenak eta kokapenak ikasteko bi joku dituzue. Mapen gainean klik egin eta ea zer moduz moldatzen zareten.



2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

GURE MENDIAK

Mapa honekin jolasteko aukera izango duzu,
Bertan landu ditugun zenbait mendi eta mendi lerro azaltzen dira.

Zenbat puntu lortu duzu? Egiteko zenbat denbora erabili duzu?

2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

OTSOA ARDIA eta AZA

Merkatutik itzultzen da artzain bat bere azken erosketak egin ondoren. Hau da erosi duena: otso bat, ardi bat eta aza eder bat ere. 
Etxera joateko ibaia zeharkatu behar du eta  barku bakar eta txikia duenez, bidai bakoitzean, aza bakarrik edo animalia bakar bat pasatzeko aukera dauka . 
Ondo dakizun bezala, inongo zaintzarik gabe, otsoak ardia jango zuen gustura, eta ardiak aza. 
Etxera erosketa guztiak eraman ditu. Nola lortu du?

Lotura honetan jolasteko aukera izango duzu.




2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

EUSKADI

Bideo honetan Euskadiko zenbait toki, ekintza, pertsona, jai... azaltzen dira. 

Zenbat toki ezagutzen duzu?

Sukaldaritza oso inportantea da gure Herrian. Agertzen diren sukaldarien artean baten bat ezaguna da zuretzat?

Nor da Agustin ibarrola? eta Eduardo Chillida? 

Natura miregarria da gure inguruan: Turismo arduraduna izango bazenu zer aholkatuko zenuke bisitatzeko?

Ondo pasa eta disfrutatu udazken zoragarri honekin.

2013(e)ko urriaren 10(a), osteguna

PROBLEMA


Euskadi Irratian Matematikari batek, Raul Ibañezek, matematika eta bizitzari buruz hitz egiten du. Irratsaioa asko gustatzen zait eta aukera dudanean entzun egiten dut.
Guk egiten dugun bezala, astero,  problema bat proposatzen dute jendeak erantzuna bidaltzeko.
Beheko lotura horretan logika joko dibertigarri bat duzue. Igeltxoak mugitu behar dira toki batetik bestera.
Lortu al duzue kolore berdinekoak beste aldera pasatzea?
Frogatu etxekoek duten trebetasuna.

2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna

ALBAREN PROBLEMA

Amaiak 43 txikle ditu, eta bere etxera zihoala, euro bat aurkitu zuen. 
Txikle batek 5 zentimo balio badu, zenbat txikle erosiko ditu 1 eurorekin? 
Zenbat txikle ditu batera? 

Alba