TOKI - ALAI 5. A
2014(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea
2014(e)ko urtarrilaren 23(a), osteguna
2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea
BEHI BATEN BEGIA
Gelara behi baten begiak ekarri eta aztertu ditugu.
Begiak kanpokaldetik badu betazala eta oso malgua da, itxi eta ireki egiten da. Marra beltz bat du, hor batileak zeudelako.Begiaren inguruan muskuluak daude begia heltzeko eta mugitzeko.
Betazala atzera kentzean esklera ikusten da, ikusten dugun geruza zuria da. Irisa eta pupila ere ikusten dira baino pupila ez da bereizten irisa beltza delako.
Ematen du plastiko bat aurrean duela, hori kornea da.
Pupilaren eta irisaren erdian mozketa bat egin dugu. Likido bat atera da, likido horrek begiari forma ematen dio.
Kristalinoa atera dugu gardena eta borobila da, 2 cm diametroa neurtzen du, ukitzen badugu malgua da eta luparena egiten du, lente bat denez handiagoa ikusten da. Argazkian dago. Asko gustatu zaigu.
Konoak eta bastoiak ez dira ikusten mikroskopikoak direlako .
Erretina ikusmen nerbiora iristen da.
Egindako lana asko gustatu zaigu, oso interesgarria, dibertigarria eta asko ikasi dugulako. Kristalinoa ikustea izan da gehien gustatu zaiguna.
Zer iruditu zaizue?
Izaro, Kevin, Jagoba eta Maria
2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena
BEHI BATEN BEGIA
Aste honetan behi baten begia nolakoa den gelan ikusiko dugu.
Internetan bideo zoragarri hau aurkitu dugu. Landu ondoren informazioa kuadernoan idatzi dugu.
Zer izan da gehien gustatu zaizuna?
2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena


Lotura honetan gelan erabili dugun informazioa berriz ikuteko aukera duzu.
Arreta mantentzeko joku bat duzu hemen. Zer moduz atera zaizu?
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)