TOKI - ALAI 5. A

2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

digestioa

Gai berri batekin hasi gara: Digestioa
Digestioa irentsitako elikagaien eraldaketa prozesua da, substantzia sinpleagoetan bihurtzearena hestean xurgatuak izateko. Digestio prozesuan digestio aparatuak eta likido ugarik hartzen dute  parte.
Bidai miresgarri bat proposatzen digute bideo honetan.Beraiekin batera joango gara. 
Gerrikoa lotu eta aurrera!!


Zer ikasi duzu?
Interesgarria iruditu zaizu?

2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

DASTAMENA

Jatean, bost zentzumenak erabiltzen ditugun arren, usaimena eta dastamena dira garrantzitsuenak. Katarroa izan duen edonork daki usaimenik gabe janariak zaporegabea dirudiela. Dena den, oinarrizko zaporeak hartzeko, ezinbestekoak dira mihian ditugun errezeptoreak. 
Gure dastamen-zelulek lau zapore bereizten  ditu: gazia, mingotsa, gozoa eta garratza. Lau zapore horien errezeptoreak mihiaren alde desberdinetan daude: gozoa hautematen dutenak mihi-puntan; alboetan eta azpialdean, garratzarenak; ertzetan, gaziarenak; eta mihiaren atzealdean, eztarritik gertu, mingotsarenak. Horregatik, kafea azukrez gozatuta dagoen jakiteko, nahikoa da mihi-puntaz ukitzea, baina ez dugu jakingo zenbateraino den mingotsa, likidoa ia eztarrian izan arte.

2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

USAIMENA


Gezurrik esaten ez duen usaimena

Katuarena edo txakurrarena baino ahulagoa bada ere, usaimenak inguruaren berri ematen dizu.
Molekula lurrunkorrak, hau da airean lurruntzen diren molekulak dituen guztiak, usaina du. Ikusten ez badituzu ere, molekula horiek sudurrean sartzen zaizkizu.
Barru-barruan milioika usaimen-zelula haien zain egoten dira. Zelula horiek ‘usaimenaren gunea’ deitutako gunean biltzen dira. Zilio ñimiñoei esker, usainak hartu eta bildutako informazioa garunera bidaltzen dute.

Aspalditik dakigu gizakia ez dela usaimen-kontuetan txapeldun. Izan ere, seguruenik, usaimena da gutxien garatua dugun sentimena. Animalia ugari gizakiarentzat ahulegiak diren usaimenak distantzia handira sumatzeko gai dira. Nahikoa da
ehiza-txakurrak ikustea.


Hala ere, gure usaimenak 10.000 substantzia kimiko bereizten ditu. Zaporeak hautemateko ere oso baliagarria da. Mingainak zaporeak hartzen ditu eta sudurrak
janari-urrinak. Horrela, zaporea indartu egiten da. Horrez gain, zure sudurrak tripako mina ez izaten lagun zaitzake. Zure baso-esnea garraztu egin dela? Ez beldurtu: zure sudurrak jakinaraziko dizu!


Jacinthe Elie

USAIMENARI BURUZKO INFORMAZIOA HEMEN DUZUE.