Ebola birusa 1976an deskribatu zuten lehendabiziko aldiz, Afrika erdialdean izandako izurrite batean. Geroztik, zenbait epidemia sortu ditu kontinente beltzean. Ebola gaixotasun birikoa eragiten du, oso gaixotasun arraroa baina heriotza-tasa handia duena.
Birusak plaketen funtzionamendua ondatzen du eta sufritzen duen pertsonek odol jarioa izaten dute, odol ugari galduta.
Birusa animalia basatietatik gizakietara igarotzen da.
Sukar handia eta bat-batekoa; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; oka egiteko beharra; diarreak eta zauriak larruazalean dira sintomarik nabarmenenak.
Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen sintomak agertu arte. Dena dela, batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira lehen seinaleak agertu arte.Gaixotasun honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klik egin hemen.