TOKI - ALAI 5. A

2017(e)ko martxoaren 13(a), astelehena

PROBLEMAK

Aipatu ditugun problemak hemen daude. Aupa matematikalariak!! 

1.   Inkestutako emakumeen % 38k kirolaren bat egiten dutela adierazi dute. Emakume horiek 228 izan zirela baldin badakigu, zenbat emakume inkestatu zituzten? 

2.   Auto-kontzesionario batean saltzen diren 2300 ibilgailutik 690 turismoak dira. Adierazi kantitate hori ehuneko baten bidez.

3.   Bulego batean 525 folio gastatzen dira 5 egunetan. Zenbat folio gastatuko dira 24 egunetan? 

4.   Auto-kontzesionario batean 8100 ibilgailu saltzen dira urtean; horien % 67 turismoak dira. Kalkulatu zenbat turismo saltzen diren autokontzesionario horretan.

5.  59 kg irin behar dira 118 kg ogi egiteko. Zenbat kg irin beharko dira 16 kg ogi egiteko?

LURRIKARAK

Lurrikara —orobat seismoa edo sismoa deitua— lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da, oro har jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Seismoa itsasoan gertatzen bada, itsasikara deritzo. Lurrikarak, haien jatorriak eta uhin sismikoak lurrean nola hedatzen diren aztertzen duen zientziari sismologia deritzo.
Lurrikara gehienak plaka tektonikoenmugetan kontzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira.
Marrazkian klik egiten baduzu lurrikarari buruzko informazio gehiago aurkituko duzu.


5,2 graduko lurrikara batek Espainiako erdialdea astindu du. Hemen duzue EITB-ek eman zuen berria