TOKI - ALAI 5. A

2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata

EBOLA BIRUSA


Ebola birusa 1976an deskribatu zuten lehendabiziko aldiz, Afrika erdialdean izandako izurrite batean. Geroztik, zenbait epidemia sortu ditu kontinente beltzean. Ebola gaixotasun birikoa eragiten du, oso gaixotasun arraroa baina heriotza-tasa handia duena.
Birusak plaketen funtzionamendua ondatzen du eta sufritzen duen pertsonek odol jarioa  izaten dute, odol ugari galduta.

Birusa animalia basatietatik gizakietara igarotzen da.

Sukar handia eta bat-batekoa; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; oka egiteko beharra; diarreak eta zauriak larruazalean dira sintomarik nabarmenenak.

Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen sintomak agertu arte. Dena dela, batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira lehen seinaleak agertu arte.

Gaixotasun honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klik egin hemen.

2014(e)ko ekainaren 9(a), astelehena

HEZURRAK


Hezurrak indartsuak dira. kolagenoz,  kaltzio eta fosforoz eginak daude. 

Hezurrak zertarako


Jolasteko beheko loturan klik egin
HEZURREN IZENAK IKASTEKO

2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

ODOLA

Odola likido miresgarria da.  Odola lantzen  ari gara  eta odol taldeak eta Rh-a zer diren ikusi dugu.
Gaur egun laborategietan  ezin da odolarik egin, beraz, pertsona batek odolaren beharra baldin badu trasfusio bat egin beharko diote.
Gurasoekin galdetegi inportantea bete duzue eta datorren asteazkenean odol emaileen elkartetik lagun bat etorriko da gelara gurekin egoteko eta gai interesgarri honi buruz hitz egiteko.

Lotura honetan klik egin eta medikuetara jolasteko aukera izango duzu.

 Zer moduzko medikua zara?

Erabaki egokiak hartu dituzu?

2014(e)ko apirilaren 27(a), igandea

ARNAS APARATUA

Kaixo lagun:

Berriro hemen gaude. Hasteko prest. Energia berritu dugu, beraz hartu arnasa eta aparatu honek hola funtzionatzen duen ikasiko dugu. 
Baina lehenago pentsatu ondo, eta erantzun galdera hauei: 

• Gizakiaz aparte, zein beste izaki bizidunek hartu behar du arnasa bizitzeko? 

• Gauez ere hartzen dugu arnasa? 

• Arnasa hartzean, zer sartzen da biriketan? Nondik? 

• Eta zer botatzen dugu? 

Informazio gehiago hemen duzue


2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

ILARGI EKLIPSEA

Bihar gozean-goiz esnatzen direnerek, 7etan,  ilargi eklipsea disfrutatzeko aukera izando dute. Hemendik ez dugu osoa ikusiko. Erne egon behar gara ilargia berehala desagertuko delako.
Lau ilargi eklipse gertatuko dira 2014an.
Aurten lau Ilargi eklipse ikusteko aukera izango dugu.
Lurrak egiten duen itzalaren barruan kokatzen denean gertatzen da Ilargi-eklipsea; hau da, Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean kokatzen denean. Ilargi-eklipsea ilbetean bakarrik gerta daiteke.
Ilargi-eklipsea osoa edo partziala izan daiteke; azken hori gertatzen ari den bitartean, Ilargia ez da guztiz ezkutatzen, kolore gorrixka hartzen du baizik.
Bihar Ilargi gorria Amerikan ikusiko dute. Teleberrietan eta Interneten argazki asko aterako dira.

Kontatuko didazue.
Oporrak ongi igaro!!

2014(e)ko apirilaren 2(a), asteazkena

DIGESTIOA

 Bideo honek protagonistak barazki bat eramaten du ahora.

Gure gelako nork maitatzen ditu entsaladak?
Entsaladak aspaldi utzi zion udako plater izateari, eta, orain, urte guztian gehien jaten denetakoa da. 
Entsaladak dibertigarriak eta oso goxoak dira, baina ez hori bakarrik, osotasun erakargarria bihurtzen da entsalada: zapore atsegina eta kolore eta testura deigarriak izaten ditu, jateko gogoa ematen duten horietakoak.
Nolakoa da zure gustukoa? Errezeta bidali.

2014(e)ko martxoaren 28(a), ostirala

digestioa

Gai berri batekin hasi gara: Digestioa
Digestioa irentsitako elikagaien eraldaketa prozesua da, substantzia sinpleagoetan bihurtzearena hestean xurgatuak izateko. Digestio prozesuan digestio aparatuak eta likido ugarik hartzen dute  parte.
Bidai miresgarri bat proposatzen digute bideo honetan.Beraiekin batera joango gara. 
Gerrikoa lotu eta aurrera!!


Zer ikasi duzu?
Interesgarria iruditu zaizu?

2014(e)ko martxoaren 23(a), igandea

DASTAMENA

Jatean, bost zentzumenak erabiltzen ditugun arren, usaimena eta dastamena dira garrantzitsuenak. Katarroa izan duen edonork daki usaimenik gabe janariak zaporegabea dirudiela. Dena den, oinarrizko zaporeak hartzeko, ezinbestekoak dira mihian ditugun errezeptoreak. 
Gure dastamen-zelulek lau zapore bereizten  ditu: gazia, mingotsa, gozoa eta garratza. Lau zapore horien errezeptoreak mihiaren alde desberdinetan daude: gozoa hautematen dutenak mihi-puntan; alboetan eta azpialdean, garratzarenak; ertzetan, gaziarenak; eta mihiaren atzealdean, eztarritik gertu, mingotsarenak. Horregatik, kafea azukrez gozatuta dagoen jakiteko, nahikoa da mihi-puntaz ukitzea, baina ez dugu jakingo zenbateraino den mingotsa, likidoa ia eztarrian izan arte.

2014(e)ko martxoaren 17(a), astelehena

USAIMENA


Gezurrik esaten ez duen usaimena

Katuarena edo txakurrarena baino ahulagoa bada ere, usaimenak inguruaren berri ematen dizu.
Molekula lurrunkorrak, hau da airean lurruntzen diren molekulak dituen guztiak, usaina du. Ikusten ez badituzu ere, molekula horiek sudurrean sartzen zaizkizu.
Barru-barruan milioika usaimen-zelula haien zain egoten dira. Zelula horiek ‘usaimenaren gunea’ deitutako gunean biltzen dira. Zilio ñimiñoei esker, usainak hartu eta bildutako informazioa garunera bidaltzen dute.

Aspalditik dakigu gizakia ez dela usaimen-kontuetan txapeldun. Izan ere, seguruenik, usaimena da gutxien garatua dugun sentimena. Animalia ugari gizakiarentzat ahulegiak diren usaimenak distantzia handira sumatzeko gai dira. Nahikoa da
ehiza-txakurrak ikustea.


Hala ere, gure usaimenak 10.000 substantzia kimiko bereizten ditu. Zaporeak hautemateko ere oso baliagarria da. Mingainak zaporeak hartzen ditu eta sudurrak
janari-urrinak. Horrela, zaporea indartu egiten da. Horrez gain, zure sudurrak tripako mina ez izaten lagun zaitzake. Zure baso-esnea garraztu egin dela? Ez beldurtu: zure sudurrak jakinaraziko dizu!


Jacinthe Elie

USAIMENARI BURUZKO INFORMAZIOA HEMEN DUZUE.

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

UKIMENA

Ukimena gizakiek dituzten bost zentzumenetakoa da, lantzen ari garen hirugarrena. Gorputzaren azal guztian datzana baina bereziki eskumihi eta ezpainetan kokatzen dena. Azala gorputzak duen organorik handiena da. Gauzen  gogortasuna, forma,  tenperatura ...sumarazten dituena.



Zer moduz moldatu zara?

2014(e)ko otsailaren 8(a), larunbata

ZATIKIAK

Eguraldi txarra dugu. Etxean gozo egoteko egokia da. Hitz egiteko, pastelak jateko eta zatikiak errepasatzeko.

ZATIKIAK LANTZEKO ARIKETAK

Zer moduz atera dira?

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

BEHI BATEN BEGIA

Gelara  behi baten begiak ekarri eta aztertu ditugu. 
Begiak kanpokaldetik badu betazala eta oso malgua da, itxi eta ireki egiten da. Marra beltz bat du, hor batileak zeudelako.Begiaren inguruan muskuluak daude begia heltzeko eta mugitzeko. 
Betazala atzera kentzean esklera ikusten da, ikusten dugun geruza zuria da. Irisa eta pupila ere ikusten dira baino pupila ez da bereizten irisa  beltza  delako.
Ematen du plastiko bat aurrean  duela, hori kornea da.
Pupilaren eta irisaren erdian mozketa bat egin dugu. Likido bat atera da, likido horrek begiari forma ematen dio.                                             

 Atzekaldean ikusmen nerbio dago, kolore zurixka du, soka baten antza dauka, zilindrikoa da eta 4 milimetroko diametroa dauka. Argazkian ikusten da.


Kristalinoa atera dugu gardena eta borobila da, 2 cm diametroa neurtzen du, ukitzen badugu malgua da eta luparena egiten du, lente bat denez  handiagoa ikusten da. Argazkian dago. Asko gustatu zaigu.
Begiaren atzekaldean erretina ikusi dugu, irisatua da, kolore hauek ditu: berdea urdina eta doratua. 
Konoak eta bastoiak ez dira ikusten mikroskopikoak direlako .
Erretina ikusmen nerbiora iristen da.
Egindako lana asko gustatu zaigu, oso interesgarria, dibertigarria eta asko ikasi dugulako. Kristalinoa ikustea izan da gehien gustatu zaiguna.
Zer iruditu zaizue?

Izaro, Kevin, Jagoba eta Maria

2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

BEHI BATEN BEGIA

Aste honetan behi baten begia nolakoa den gelan ikusiko dugu. 
Internetan bideo zoragarri hau aurkitu dugu. Landu ondoren informazioa kuadernoan idatzi dugu.

Zer izan da gehien gustatu zaizuna? 

2014(e)ko urtarrilaren 8(a), asteazkena


Gaia berria dugu. Benetan miresgarria. Nola funtzionatzen duen gure gorputza ikasiko duzue. 
 Ikusmena abiapuntua da, gizakiek ditugunn bost zentzumenetako bat da, begietan datzana eta irudiak sumarazten dituena. Argiari esker ikusten dugu eta argia zer den landuko dugu ere.  Argia objetuetan erreflejatzen da eta horregaitik, argia dagoenean gauzak ikusi dezakegu.
Lotura honetan gelan erabili dugun informazioa berriz ikuteko aukera duzu.

Arreta mantentzeko joku bat duzu hemen. Zer moduz atera zaizu?