TOKI - ALAI 5. A

2014(e)ko urtarrilaren 21(a), asteartea

BEHI BATEN BEGIA

Gelara  behi baten begiak ekarri eta aztertu ditugu. 
Begiak kanpokaldetik badu betazala eta oso malgua da, itxi eta ireki egiten da. Marra beltz bat du, hor batileak zeudelako.Begiaren inguruan muskuluak daude begia heltzeko eta mugitzeko. 
Betazala atzera kentzean esklera ikusten da, ikusten dugun geruza zuria da. Irisa eta pupila ere ikusten dira baino pupila ez da bereizten irisa  beltza  delako.
Ematen du plastiko bat aurrean  duela, hori kornea da.
Pupilaren eta irisaren erdian mozketa bat egin dugu. Likido bat atera da, likido horrek begiari forma ematen dio.                                             

 Atzekaldean ikusmen nerbio dago, kolore zurixka du, soka baten antza dauka, zilindrikoa da eta 4 milimetroko diametroa dauka. Argazkian ikusten da.


Kristalinoa atera dugu gardena eta borobila da, 2 cm diametroa neurtzen du, ukitzen badugu malgua da eta luparena egiten du, lente bat denez  handiagoa ikusten da. Argazkian dago. Asko gustatu zaigu.
Begiaren atzekaldean erretina ikusi dugu, irisatua da, kolore hauek ditu: berdea urdina eta doratua. 
Konoak eta bastoiak ez dira ikusten mikroskopikoak direlako .
Erretina ikusmen nerbiora iristen da.
Egindako lana asko gustatu zaigu, oso interesgarria, dibertigarria eta asko ikasi dugulako. Kristalinoa ikustea izan da gehien gustatu zaiguna.
Zer iruditu zaizue?

Izaro, Kevin, Jagoba eta Maria

3 iruzkin:

  1. pozten naiz egin duzun lanarengatik oso interesgarria iruditzen zait.
    Zorionak segi hórrela zuen lana oso ona da.
    Izaroren ama muxuk

    ErantzunEzabatu
  2. kaixo deneei!
    Niri begia ikustea asko gustatu zait eta oso interesgarria iruditu zait . Batez ere, erretinaren kolorea eta kristalinoa ikustea. Nire amari erakutsi diot eta asko gustatu zaio.Nire aitari ere asko gustatu zaio eta oso interesgarria. Beno agurrrr!!!! MUXU BAT:
    FLAVIA

    ErantzunEzabatu
  3. Oso ondo egin duzue !!!

    Aiora

    ErantzunEzabatu