TOKI - ALAI 5. A

2014(e)ko urriaren 4(a), larunbata

EBOLA BIRUSA


Ebola birusa 1976an deskribatu zuten lehendabiziko aldiz, Afrika erdialdean izandako izurrite batean. Geroztik, zenbait epidemia sortu ditu kontinente beltzean. Ebola gaixotasun birikoa eragiten du, oso gaixotasun arraroa baina heriotza-tasa handia duena.
Birusak plaketen funtzionamendua ondatzen du eta sufritzen duen pertsonek odol jarioa  izaten dute, odol ugari galduta.

Birusa animalia basatietatik gizakietara igarotzen da.

Sukar handia eta bat-batekoa; ahultasuna; mina muskuluetan, eztarrian eta buruan; oka egiteko beharra; diarreak eta zauriak larruazalean dira sintomarik nabarmenenak.

Oro har, 5 eta 10 egun artean pasatzen dira gaixotasuna kutsatzen denetik lehen sintomak agertu arte. Dena dela, batzuetan 2 eta 21 egun artean igaro dira lehen seinaleak agertu arte.

Gaixotasun honi buruz gehiago jakin nahi baduzu klik egin hemen.

3 iruzkin:

  1. kaixo Txaro:
    Ikusi dut videoa eta ere irakurri dut zer sentitzen duten ebola dutenek.
    Oso tristea da eta bidegabekoa da.
    Beñat de Zaldua

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Txaro:
    Jarri duzuna, oso tristea da, baina baita ere polita. Bideoa gero ikusiko dut.
    Alba

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Txaro:
    Bideoa ikusi dut, eta oso polita da. Aupa 6.A!!
    Alba

    ErantzunEzabatu