Gaur tipula baten zelulak ikusi ditugu eta horretarako, mikroskopioa erabili dugu
Zelulak oso egitura txikiak dira eta gehienak ezin dira begi-bistaz ikusi. Mikroskopioren laguntzaz zelulek nola osatzen dituzten ehenak egiaztatu dugu.
Objektiboaren eta okularraren lenteak elkartuz, irudia handitzen da, eta horri esker, milimetro bat baino txikiagoak diren gauzak, objektuak edo izaki bizidunak ikus ditzakegu.
Gelako mikroskopioek 100 aldiz baino gehiago handitu dute tipularen epidermisa.
Hemen duzue interneten aurkitu dudan mikroskopio baten marrazkia eta gaur atera ditugun argazkiak ere. Oso desberdinak ikusten dira, baina denak tipula zelulak dira.
Zelularen mintza eta zitoplasma oso ondo bereizten dira. Landaren baten zelulak direnez mintza oso potoloa da.
Zientzialari bikainak zarete!!
|
|
Kaixo Txaro:
ErantzunEzabatuArgazkiak bikain atera dira! Zelulak ikustea, oroigarri mundiala izan da. Eta gainera, mikroskopio bat erabiltzea... are gehiago! Beste batean, baita ere nahiko nuke mikroskopioa erabiltzea.
Hurren arte!!!!!:)
Alba
KAIXO DENOI: Nire amari eta niri asko gustatu zaizkigu tipula zelularen argazkiak , argazkiak oso desberdinak dira.
ErantzunEzabatuAgur denoi!!!!
Maria
kaixo Txaro:
ErantzunEzabatuOso txuloa izan da
Beñat