TOKI - ALAI 5. A

2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna

UGALKETA APARATUA

Ugalketa izaki bizidunen funtzio oso garrantzitsua da, horren bidez espeziearen jarraipena ziurtatzen da.
Bideo honetan orain arte gelan landu duguna azaltzen da.

2016(e)ko abenduaren 13(a), asteartea

MULTIPLOAK


ZORTZI ARIKETA AURKITUKO DITUZU HEMEN:
5. ARIKETA  3 eta 6 ren multiploak
6. ARIKETA 4 eta 8ren multiploak eta mkt
7. ARIKETA 5 eta 7ren multiploak eta mkt
8. ARIKETA   3, 4 eta 6ren multiploak eta mkt                

2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

FOTOSINTESIA



David  Attenborough  Londresen jaio zen. Idazlea eta telebistako ekoizle eta aurkezlea da.
Zoologian eta Geologian lizentziatu zen. BBCk era guztietako programak (politikari, erlijioari, balletari, arkeologiari eta abarri buruzkoak) ekoizteko kontratatu zuen. Baina naturista bezala oso ezaguna da. 
Dakiena modu atsegin batez kontatzen du eta disfrutatzen dugu bere jakinduriarekin.
Zer izan da gehien harritu zaizuna?

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

LORE BATEN ZATIAK eta LORERIK GABEKO LANDAREAK

Landareak bi multxoetan banatzen dira. Lorerik gabeko landareak eta landare loredunak.
Informazio ugari jaso dugu: atalak, funtzioak...



Mikroskopio digitalak argazkiak eta bideoak egiteko aukera ematen digu. Irudi batzuk hogei aldiz handiagoak ikusten dira eta beste batzuk berriz hirurogei aldiz handitu dira.

Oso argazki onak atera zaizkigu.


2016(e)ko urriaren 12(a), asteazkena

ZER ZUHAITZA DA?

Euskadiko edozein lekutan ikus daiteke zuhaitz mitologiko hau. Kondairak dioenez, lehengo baskoiek zuhaitz honek duen pozoia (hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak pozoitsua da) erabili zuten erromatarren eskuetan erori aurretik. Etsairen batek harrapatzen zituenean, hitz egin baino lehen beste mundura joatea nahiago zuten. Guda Zibilaren garaian ere, erabili omen zen etsaien zaldiei emateko. Horrez gain, adarrarekin arku bikainak egiten daitezke.

Druiden zuhaitz sakratuetako bat zen eta beste hamabirekin batera zeltarren egutegia osatzen zuen. Hildakoen jaian, kokatzen zen zuhaitz honi eskainitako hilabetea, horregatik, heriotzaren ostean arimak beste mundurantz egin beharreko bidearekin erlazionatu izan da. Gaur egun oraindik, Irlandako eta Britainiako hainbat eskualdetako hilerrietan mota honetako zuhaitza aurki daiteke eta hauen sustraiak bertan lurperaturik dauden hildakoen ahoak ukitzen dituztela uste da.

Hain berezia den zuhaitz hau Gipuzkoako armarrian aurkitzen da. Ba al dakizue zenbat ageri diren?




2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

BERREKETAK

Bi lagun hauek matematika azaltzen digute. batek asko dakiela ematen du. 
Eta besteak?
Proposatzen dituzten lehenengo ariketak egiteko gai zarete. 


Ulertzen duzue?

2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

TIPULA BATEN ZELULAK

Gaur tipula baten zelulak ikusi ditugu eta horretarako, mikroskopioa erabili dugu
Zelulak oso egitura txikiak dira eta gehienak ezin dira begi-bistaz ikusi. Mikroskopioren laguntzaz zelulek nola osatzen dituzten ehenak egiaztatu dugu. 
Objektiboaren eta okularraren lenteak elkartuz, irudia handitzen da, eta horri esker, milimetro bat baino txikiagoak diren gauzak, objektuak edo izaki bizidunak ikus ditzakegu.
Gelako mikroskopioek 100 aldiz baino gehiago handitu dute tipularen epidermisa.
Hemen duzue interneten aurkitu dudan mikroskopio baten marrazkia eta gaur atera ditugun argazkiak ere. Oso desberdinak ikusten dira, baina denak tipula zelulak dira.
Zelularen mintza eta zitoplasma oso ondo bereizten dira. Landaren baten zelulak direnez mintza oso potoloa da.


Zientzialari bikainak zarete!!


2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

BURUZ KALKULUA - Neuronentzako gozaria

BEHEKO LOTURETAN BURUZ KALKULATZEKO DUZUN TREBETASUNA NEURTUKO DUZU.

40 ariketa daude txanda bakoitzean. 
Zenbat egin dituzu ondo eta zenbat denbora erabili duzu?

2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

KURTSO BERRIA HASI DA!!!

Orain dela gutxi kurtsoari hasiera eman genion eta poliki poliki gai interesgarriak jorratuko ditugu. 
Ingurunean bizidunak aztertuko ditugu eta nola ez, bizitzaren oinarrizko elementutik abiatuko gara, beraz, zelula izango da gure lehenengo helburua.

Mota askotakoak daude eta animazio honetan joanden urtean landu genituen batzuk azaltzen dira. 

Ondo pasa!!