Euskadiko edozein lekutan ikus daiteke zuhaitz mitologiko hau. Kondairak dioenez, lehengo baskoiek zuhaitz honek duen pozoia (hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak pozoitsua da) erabili zuten erromatarren eskuetan erori aurretik. Etsairen batek harrapatzen zituenean, hitz egin baino lehen beste mundura joatea nahiago zuten. Guda Zibilaren garaian ere, erabili omen zen etsaien zaldiei emateko. Horrez gain, adarrarekin arku bikainak egiten daitezke.
Druiden zuhaitz sakratuetako bat zen eta beste hamabirekin batera zeltarren egutegia osatzen zuen. Hildakoen jaian, kokatzen zen zuhaitz honi eskainitako hilabetea, horregatik, heriotzaren ostean arimak beste mundurantz egin beharreko bidearekin erlazionatu izan da. Gaur egun oraindik, Irlandako eta Britainiako hainbat eskualdetako hilerrietan mota honetako zuhaitza aurki daiteke eta hauen sustraiak bertan lurperaturik dauden hildakoen ahoak ukitzen dituztela uste da.
Hain berezia den zuhaitz hau Gipuzkoako armarrian aurkitzen da. Ba al dakizue zenbat ageri diren?